XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izkribuzko azalpidean, txikiagoa da sortzapenaren partea.

Teknika berri hau zeharo baldintzen eta mugatzen dute inguramenduko beharrek.

Horra hor, beti bezala, jabekuntzaren eta aurrerapenaren eragileak: idurikatu beharra, eta inguramenduarekin ados jarri beharra batetik; eta, kidekuntzari buruz, idazten ikasteko beharra (Eskolako moldiztegi-teknikek eragina eta sustatua).

Jabekuntza honetan, ondoko pausu hauek aurkituko ditugu:
- nagusiei idurikatuz, grafismo-bihia (besteak beste, azpimarratutako sinatura izan zen hori Baliren kasoan; baina beste kasoetan, beste eredu bat izan daiteke lehen hozia);
- lerro-ilarak, eskailera gisakoak edo kurubilka, baina ezelako bereztasunik gabeak;
- lehendabiziko sinu berezien agertzapena, ondokoen zurkaitz gisa erabiliak: ikurrik xinpleenak izaki (t,o,e,I,i), alegia eskuak azkarrenik mendera ditzakeanak.

Ikur edo sinu horien ager-ilara, inguruko gorabeherek eta ustekabezko arrakastek alda dezakete; baina eragile nagusia beti berbera dago: oinarrizko bi keinuen bidez (alegia, marra zuzena eta borobila) idatz ahal izatea.

Lege hau dela bide, hizki guztiak baino lehenago lumeroak agertu ohi dira, ia osoki marra zuzenez eta borobilez osaturik daudelako: 1,4,8,0,7.